Entsaioak, saiakera bakoitza, urduritasunak, gogoak… merezi izan duela nabaritu zen oholtzara igo eta musikari ondo etorria emandako une beretik.
ZORIONAK guztioi! Hemendik opa dizueguna da zuen pasio horretaz gozatzen eta ikasten jarraitzea. Era berean, Baserri Antzokia Fundazioa, hementxe duzue, antolatu nahi duzuen gauza txiki edo handietarako aterpe.
Eskerrik asko Mupsic-eko irakasle eta ikasleei, eta baita ikusle eta entzule bezala hurreratzen zaretenoi. Zuek egiten baituzue hau horren pozgarri. ESKERRIK ASKO GUZTIORI.