BERTSO AFARIA
EUSKAL KULTURA ZABALDUZ TRIKITILARI ETA BERTSOZ BERTSO GOZATUZ
EUSKAL KULTURA ZABALDUZ TRIKITILARI ETA BERTSOZ BERTSO GOZATUZ
Badator Txorierri Eguna Baserri Antzokira!!🌿 -Azaroaren 16ean goizeko 11.00etan jaiari hasiera emango diogu bertako produktu eta artisauen azokarekin; @txiribita_mundi , Zizegorri, @ho_hemenetaorain , @musetijositegia, @bitxikkool, @eskulore, @kaktusero, @inskilekerika Ogia Barazkiak Lorak Taloak Txakolina -12.00 etan Euskal dantzak @lainomendidantzataldea, @goialderandio, @hirubat.dantzataldea, eta Gurutze dantza taldearen eskutik. -13.30etan Sondikako "Dana" taldea izango dugu gimnasia erritmika erakustaldiarekin. Umeentzako perkusio tailerrak eta arratsaldean @moonrock_centro_musical bere erakustaldiarekin!! Gorde data eta etorri ... [ Irakurri gehiago ]
Ostiralean primeran pasatu genuen mungialdeko 4 talde hauekin: @aramutaldea @itzektaldea @normanbates.normanbates @armosuuu Eskerrikasko gurera etorri eta musikaz gozatu zenuten guztioi!
Apirilaren 6-an hainbat lagun batu ginen BASERRI ANTZOKIAN Athletic-en garaipena ikusten eta ospatzen. Arratsaldean umeentzako tailerrak euki genituen txokoan....eskumutur tailerrak, jokoak, karetak... Tailerrak bukatuta, pantaila erraldoiean partida ikusten genuen bitartean afaltzen eta animatzen egon ginen!
Martxoaren 16an Baserri Antzokian txorierriko dantzarien topaketa izan genuen. Bertan, Bizkargi (Larrabetzu), Kurutze (Lezama), Lainomendi (Derio), Gorantzaileak (Sondika) eta Goialde (Erandio) dantza taldeak egon ziren, gaua ondo bukatzeko 21.30etatik aurrera DJ jaiaz gozatu genuen.
23. Korrika abian da, horren haritik, Lagatzuk martxoaren 15ean Etxahun Lekue, Unai Iturriaga eta Jone Larrinagarekin bertso afaria antolatu zuen. 50 lagun baino gehiago batu ginen Baserri Antzokian afari eta bertsoez gozatzeko Iñaki Arbildu gai jartzaile zegoelarik.
Larunbat honetan maila itzeleko ikuskizuna eman digute SONDIKAKO PENTAGRAMA KULTUR ELKARTEAK. Hemen dituzue grabatutako bideo batzuk: 00 - PENTAGRAMA taldearen aurkezpena 01 - Piratas del Caribe [ PENTAGRAMA ] 02 - Xalbadorren heriotzean [ PENTAGRAMA ] 03 - Can't Help Falling In Love, Elvis [ PENTAGRAMA ] 04 - The Lion Sleeps Tonight [ ... [ Irakurri gehiago ]
Pasa den abenduaren 13an Bizkaiko Parke Teknologikoak urtero antolatzen duen ekitaldia, Baserri Antzokian gauzatu zen. Ekitaldi jendetsua, argiz eta kolorez jantzitakoa, Gaudeamus Koroaren aktuazioarekin borobildu zuten.
Badaukagu prest Otsaileko egitaraua. Gainera ihauterietarako sorpresa gehiago izango ditugu. Jarraitu gaitzazu (facebook, twitter) eta ez galdu ezer!