BERTSO AFARIA
EUSKAL KULTURA ZABALDUZ TRIKITILARI ETA BERTSOZ BERTSO GOZATUZ
TXORIERRI EGUNA
Badator Txorierri Eguna Baserri Antzokira!!🌿 -Azaroaren 16ean goizeko 11.00etan jaiari hasiera emango diogu bertako produktu eta artisauen azokarekin; @txiribita_mundi , Zizegorri, @ho_hemenetaorain , @musetijositegia, @bitxikkool, @eskulore, @kaktusero, @inskilekerika Ogia Barazkiak Lorak Taloak Txakolina -12.00 etan Euskal dantzak @lainomendidantzataldea, @goialderandio, @hirubat.dantzataldea, eta Gurutze dantza taldearen eskutik. -13.30etan Sondikako "Dana" taldea izango dugu gimnasia erritmika erakustaldiarekin. Umeentzako perkusio tailerrak eta arratsaldean @moonrock_centro_musical bere erakustaldiarekin!! Gorde data eta etorri ... [ Irakurri gehiago ]
BASERRI GAUAK
Ostiralean primeran pasatu genuen mungialdeko 4 talde hauekin: @aramutaldea @itzektaldea @normanbates.normanbates @armosuuu Eskerrikasko gurera etorri eta musikaz gozatu zenuten guztioi!
ATHLETIC-EN FINALA
Apirilaren 6-an hainbat lagun batu ginen BASERRI ANTZOKIAN Athletic-en garaipena ikusten eta ospatzen. Arratsaldean umeentzako tailerrak euki genituen txokoan....eskumutur tailerrak, jokoak, karetak... Tailerrak bukatuta, pantaila erraldoiean partida ikusten genuen bitartean afaltzen eta animatzen egon ginen!
TXORIERRIKO DANTZARIEN TOPAKETA
Martxoaren 16an Baserri Antzokian txorierriko dantzarien topaketa izan genuen. Bertan, Bizkargi (Larrabetzu), Kurutze (Lezama), Lainomendi (Derio), Gorantzaileak (Sondika) eta Goialde (Erandio) dantza taldeak egon ziren, gaua ondo bukatzeko 21.30etatik aurrera DJ jaiaz gozatu genuen.
23. KORRIKA BERTSO AFARIA
23. Korrika abian da, horren haritik, Lagatzuk martxoaren 15ean Etxahun Lekue, Unai Iturriaga eta Jone Larrinagarekin bertso afaria antolatu zuen. 50 lagun baino gehiago batu ginen Baserri Antzokian afari eta bertsoez gozatzeko Iñaki Arbildu gai jartzaile zegoelarik.
Txorierri Eguna 2023
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! https://youtu.be/atYJhpVJxJU
Agate Deuna 2023 – Taberna Ibiltaria
https://www.youtube.com/watch?v=Fpv3AS21Xt0
Bazkideen urteko topa eta kopua 2022
Hemen daukazue pasadan barikuan ospatutako jaialdiaren laburpena. Eskerrik asko danoi etortzeagatik. https://youtu.be/1OMuWe881_E