• Emailez edo telefonoz egiten da, info@baserriantzokia.eus helbidera idatzita edo 634401580 zenbakira deituta. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etaraastegunetan.
  • Beharrezkoa da bazkaltiarren kopurua adieraztea.
  • Epea: Bazkide handiak eta Enpresa kideak, 30 egun lehenagora arte. Bazkide partikularrak, komertzioak, elkarteak eta enpresa lagunak 20 egun lehenagora arte. Eskaera ordena zorroztasunez jagongo da. Konkurrentzia bateraezina gerta baledi, lehenetsiko den erreserba da historikoki erabilerarik urriena egin duen bazkidearena.
  • Abenduko 24, 25 eta 31k eta urtarrileko 1, 5 eta 6ak ordutegi eta salneurri trataera berezia izango dute. Egin kontsulta erreserbatu aurretik.
  • Erreserbarako ez da jartzen ezelako fidantza, edo gordailurik, ze, bazkidea egiten da erantzule edozein motatako apurketaren edo arauak ez betetzearen aurrean.
  • Bazkideak aurkez dezakeen edozein gertaera edo egoera berezi -arauotan jaso bakoa- sakon aztertuko da, zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz.
  • Erreserbak, gerta daitezkeen aldaketen pentzudan geratzen dira, hau da, Fundazioak Txokoen lekuaren premia eduki dezakeenean ekitaldi esanguratsuetarako, beti ere, fundazioaren helburuetarako mesedegarri izan daitezkeenetan.

KONTAKTUA

Web formularioa

info@baserriantzokia.eus

634 401 580
Ordutegi honetan:
Ast. - Ost. 10:00 - 14:00

BAZKIDEAK