TXOKOAK

Fundazioaren helburu nagusiak euskal kultura eta, horren barne eta batez ere, EUSKARA sustatzea dira. Txokoa bitartekoa da fundazioko helburuak bete daitezen. Beraz, Patronatuak bizikiro eskatzen die bazkide guztiei ahalegindu daitezen helburuak betetzen.

  • Ordutegiak: eguerdietan 10:00etatik 17:00etara, arratsaldez: 18:00etatik 22:00etara (igandetik ostegunera) eta 18:00etatik 24:00etara (ostiral eta larunbatetan). Egun osoko ordutegia 10:00etatik 22:00etara (igandetik ostegunera) eta 10:00etatik 24:00etara (ostiral eta larunbatetan).
  • Arauok ez betetzeak ekar lezake bazkidearen aldi bateko edo behin betiko inhabilitazioa, kontuan hartzen direlarik egindako kaltea eta galeren beharrezko ordain ematea.
  • Derrigorrean egon behar du bazkideak Txokoan bertan, erabiltzen den artean. Bazkideak ekarriko du produktua eta sukalde partekatuan ondu dezake.
  • Txokoa kuadrilla batek baino gehiagok une berean erabiltzeko diseinatuta dago. 58 bazkalkiderentzako aforoa dauka. Espazioa altuera ertaineko manparekin muga daiteke, horien bidez gune berezituak sortuz. Gainera, modu bat baino gehiago dago gunea zatikatzeko, zenbat talde hainbat gune sortuz. Ezin elkartuko dira kuadrilla bakoitzeko sukaldari bi baino gehiago Txokoko sukalde barruan.
  • Ordutegi jarraikoan edo egun osoa erreserbatzen bada eta beharko balitz, bazkideak ontzi-garbigailua erabil dezake, behin erabilitako tresneria garbirik edukitzeko, eta amaierako garbiketa ordainduko da.
  • Erabiltzaileek neurrizko portaera jagon beharko lukete, batez ere txokoa partekatzen dutenean, zaratari eta mugikortasunari dagokionean, betiere, arduraz begiraturik bizikidetza errazteari, erabilera onari eta instalazio nahiz ekipamenduei.
  • Debekatuta dago maskotak izatea eraikuntzaren barrualdean.
  • Azken bazkideak lagatzen dituenean instalazioak, ardura hartu behar du inor gera ez dadin barruan; baita sukaldea, argiak, izozkailua, telebista klimatizaioa edo beste edozein gailu deskonektatuta gera dadin, eta sarrerak eta lokala erabilera baldintza egokietan gera dadin hurrengo txandakoentzat.
  • Bazkideak garbitzailearentzako lagungarri moduan, sukaldeko tresneria lohia janari hondakinik barik utziko du, garbiketa-kubetetan pilatuta; sukaldeko tresneria zikina, berriz, harritik hurbil eta barruan ura duela. Halandaze, bazkideek Txokoaren erabileraren ondoren, instalazioak egoerarik egokienean utzi beharko dituzte hurrengo txandakoek erabil ditzaten.
  • Informatu egin behar da, birjartzeko, eta ordaindu kostaprezioan ezustean apurtua, beirategia eta portzelana: 1,50€ beirazko piezako eta 3,00€ portzelanazko piezako.
  • Erreserbak ezeztatzeak pertsonako €1,00eko kostua dauka, data baino 5 egun lehenago egiten bada. Horren ostean baliogabetuz gero, osorik ordaindu beharko da kuota.

BILERA-GELAK

Ordutegiak: goizean 9:00etatik 13:00etara. Arratsaldean 16:00etatik 21:00etara, astelehenetik larunbatera. Ordutegia egokitu daiteke premien eta erabilgarritasunaren arabera. Logikoa den moduan, gelarekiko zaintza eta errespetua txokoaren arauetan jasotako modu berean jarriko dira praktikan.

KONTAKTUA

Web formularioa

info@baserriantzokia.eus

634 401 580
Ordutegi honetan:
Ast. - Ost. 10:00 - 14:00

BAZKIDEAK