Igarotako Ekitaldiak › Portada-Alboan

Home>Ekitaldiak>
  1. Ekitaldiak
  2. Portada-Alboan

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

BERTOKO GABONETAKO BAZKARIA – HAIZE ARROSA KONTZERTUA

Abenduaren 16an, Bertoko elkarteko lagunak gabonetako ekitaldi zoragarria prestatu dute. Bazkaria eta bazkalostea Baserri Antzokian izango da 15:00etan. Nagusiak 20€ Umeak 12€. Izena emon Bertoko telefonoan abenduaren 10a baino lehen: 689 24 68 44 Eta iluntzean Haize arrosa taldea izango da agertokian kontzertu ezin hobea eskaintzen. SARRERA DOAN. Gonbidatuta zaudete! Hemen daukazue egun osoko egitaraua:

Gabon Gaua 2023

Gabon Gauerako afal osteko ezin hobea prestatu dizugu Baserri Antzokian. Etorri giro onenean ondo pasatzera abenduaren 25ean, 1:00etatik aurrera! 20€ tan ditugu sarrerak salgai Baserri antzokiko barran. Ez galdu zure aukera!

Kaixo 2024! – Gabon zaharra

Aurten ere bagatoz gabon zaharreko jaiarekin. Urtarrilaren 1ean goi-goitik hasiko dugu urtea! Ordu 1:00etatik aurrera jaia dugu; Argi festa Ongietorri photocall-a Puxiken-euria Konfeti-kañoiak eta Kanpaikadak 3:00etan gominolekin! SARRERAK SALGAI! Erosi zure sarrera agortu baino lehen Baserri Antzokiko barran! Etorri urte hasiera topera ospatzera! Edukiera mugatua / 18 urtetik beherakoei sarrera debekatua /  Debekatuta dago lokaletik ... [ Irakurri gehiago ]

BAZKIDEEN URTEKO TOPA ETA KOPUA

Urtarrilaren 19an bazkideentzako jai berezia daukagu. Aurten hiru omenaldi egingo ditugu euskera eta euskeraren alde lan egin dutenentzat eta urteko lez kopua eta luntxa. BAZKIDEEK SARRERA DOAN SARRERA ARRUNTA 15€ Izena eman behar da : Emailez: info@baserriantzokia.eus Whatsappez: 634 401 580 21:45etan sarrera doakoa izango da eta Taberna Ibiltariak girotuko digu gaua. Etor zaitez! 👏🏼👏🏻

INAUTERI JAIA 2024

Badaukazu plana inauterietarako?! Etorri Baserri Antzokira giro ezin hobean ospatzera . Lagunak, edariak , dantza eta musikaz beteriko gaua DJ BORTX-en eskutik. Gainera mozorro originalenak saria dauka!!!!! Anima zaitez!

Derio eta Sondikako abesbatzen kantaldia

Otsailaren 24an Derio eta Sondikako abesbatzen kantaldiaz gozatuko dugu. 🎶 Olagüe eta Ipar Alde abesbatzek bisitatuko gaituzte.📍 Zatoz Baserri Antzokira kantu egun batez gozatzera! 🎤 Pintxo Potea izango dugu! 🍷

23. KORRIKA BERTSO AFARIA

Badator 23.Korrika eta horren arira bertso Afari berezia prestatu dizuegu Baserri Antzokian. Martxoaren 15ean Etxahun Lekue, Unai Iturriaga eta Jone Larrinaga izango ditugu bertsotan afari ezin hobe baten ondoren. Bukatzean DJ BORCH izango dugu dantzatzeko gogoekin geratu direnentzako. Sarrerak 20€tan daude salgai hurrengo lekuetan: -Foteri taberna -Oxangoiti taberna -Zamudioko liburu-denda -AEK Derio -Baserri Antzokian -Whatsappez (629424645).

TXORIERRIKO DANTZARIEN TOPAKETA

Martxoaren 16an Txorierriko Dantzarien Topaketa ospatuko dugu Baserri Antzokian. Bizkargi (Larrabetzu), Kurutze (Lezama), Lainomendi (Derio), Gorantzaileak (Sondika) eta Goi-Alde (Erandio) dantza taldeen eskutik erakustaldiaz eta  ondorengo erromeriaz gozatu ahal izango dugu arratsaldean zehar.  Eguna borobiltzeko DJ jaia ere izando dugu 21:30etik aurrera. Bertan ikusi nahi zaitugu!

REGGAETON FEST

Apirilaren 13an izugarrizko festa daukagu Baserri Antzokian! REGGAETON FESTA! @blessive_dj eta @viktorkordoba gau sinestezinaz gozatzeko gaur eta atzoko abestirik onenak ekarriko dizkigute.🪩🍸 Goza dezagun!🔥 PROMOCIÓN 100 PRIMERAS ENTRADAS: Comprar en este enlace: https://www.tomaticket.es/es-es/entradas-reggaeton-fest-derio   🎟️ 🎟️