Sarrionaindia izan zen atzo Baserri Antzokian
Irakurri albistea hemen>> aikor.eus
Irakurri albistea hemen>> aikor.eus
Asier Amondo eta Aitziber Balantzategi AEK/KORRIKAko ordezkariek aurkeztu zuten atzo 22. edizioko Korrika Kulturala Derioko Baserri Antzokian, hainbat artistek lagunduta. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala proposatzen du, eta aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphora ikuskizuna (Loraldia Festibalarekin elkarlanean eskainia) eta eRRe eta Antigone antzezlanak. Berrikuntzen artean, bestalde, nabarmentzekoena Kulturalaren “Menua”-n datza; hau da, ... [ Irakurri gehiago ]
Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak euskal kantu ikastaroa antolatu du urriaren 14rako, 21erako eta 29rako. Saioak 19:00etatik 20:15era izango dira Uribarri Topalekuan. Izena emateko, whatsapp-mezua bidali behar da 679 630 901 telefono-zenbakira, edo zorrizketan@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Bazkideek bost euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 10 euro. Ikastaroa 16. aldiz egingo da, eta aurrekoetan bezala, Itsaso Arrietak zuzenduko ditu ... [ Irakurri gehiago ]
Pandemia dela eta, Bilboko Azkena aretoa itxi zen eta, Baserri Antzokiak bultzatuta, programazioa Txorierriko Baserri Antzokira ekarri zen, Deriora. Apiriletik aurrera kontzertuak izan dira bertan astero eta urria ere musikaz beteta etorri da. Horrela, bada, aurretik jakinarazitako musika-taldeez gainera King Sapo (urriak 9), La Topadora (urriak 23) eta Sonic Free Satation (urriak 30), beste talde ... [ Irakurri gehiago ]
Sarritan ikusi dogu Txorierritik zaldi gainean eta behizain-txanoa jantzita. Gabriel Etxebarria zamudioztarraren (1948) itxurea bitxia da, baita kontetan dituan istorioak be. Atsegina da entzutea. Etxebarria gizon hurbila da, herrikoia, eta oso euskaltzalea, euskaltzale militantea. Lagatzu euskera alkarteko sortzaileetako bat izan zan eta azken urteotan Baserri Antzokiko proiektuan be sartu da. Zamudioztar peto-petoa zara. Beti herrian ... [ Irakurri gehiago ]
Aurten 50 urte bete dira Hiru Bat dantza-taldea sortu zenetik eta, haren kideek adierazi dutenez, urteurrena urriaren 23an ospatuko dute. Zenbait ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako, hala nola dantzen agerraldia, herri bazkaria eta musika-ekitaldia. Kalejira goizean egingo dute eta horretan parte hartuko dute dantzariek, Gazte Elai taldeko txistulariek, Bertokoko trikitilariek eta zanpantzarrek. Herriko futbol-zelaira abiatuko ... [ Irakurri gehiago ]
LABI batzordea atzo arratsaldean bildu zen eta haren kideek erabaki zuten COVID-19ari aurre egiteko neurriak malgutzea. Ondorioz, 24:00ak arte zabalik egon ahalko dira tabernak, jatetxeak, jokorako establezimenduak eta dendak. Kultur jardueren eta garraio publikoaren ordutegia ere 24:00ak arte luzatu ahalko da. Bestalde, kirola aire zabalean egiten denean ez da pertsonen kopurua mugatuko; leku itxietan, berriz, ... [ Irakurri gehiago ]
Maiatza hilabete ederra izan da Baserri Antzokian. Izan ere, martxan jarri dira Bilboko Azkena aretoaren esku antolaturiko kontzertuak. Apirileko restrikzioek antolatzeko eragindako arazoak gainditu ostean aurrera egin dugu. Geurean izan ditugu El Pacto Rock Band, Fran Mariscal eta Ferran Exceso, Pardo Bross, Modus Operandi eta The Soul Jacket. Kontzertuak ekainean eta udan luzatuko dira, hainbat ... [ Irakurri gehiago ]
Bizi garen egoera honetan inoiz baino beharrezkoagoa dugu barre egitea. Eta gu barre algaratan murgiltzeko izan genuen Zuhaitz Gurrutxaga gurean. Irailaren 4an eskeinitako bakarrizketan Zuhaitzek “FutbolisTOK” aurkeztu zuen, futbolari garaiko anekdotarik berezienak zein arraroenak azalduz. Futbolari ohiaren biluzketa honetan ez zen publikorik falta eta honen babesa eta eskakizuna ikusita, bigarren emanaldi bat eskeini zen hilabete ... [ Irakurri gehiago ]
Abuztuaren 21ean eta 28an Baserri Antzokiko Eszenara jaialdiko azken partea eskeini genuen. 21ean Taberna Ibiltaria eta Lainomendi Dantza Taldearen esku, eta 28an Ander, Beñat eta Aritz izan ziren protagonistak. Lehenak, dantzak eta euskal kantak nahastu zituzten folklorez beteriko arratsalde eguzkitsuan. Bigarrenak, eta egun euritsua izan arren, bertsoak tartekatuz erromeri kantaz eta rockaz nahasturiko saioa eskeini ... [ Irakurri gehiago ]