info

Home>Baserri Antzokia

About Baserri Antzokia

This author has not yet filled in any details.
So far Baserri Antzokia has created 84 blog entries.

Zuhaitz Gurrutxaga: FutbolisTOK bakarrizketa

Bizi garen egoera honetan inoiz baino beharrezkoagoa dugu barre egitea. Eta gu barre algaratan murgiltzeko izan genuen Zuhaitz Gurrutxaga gurean. Irailaren 4an eskeinitako bakarrizketan Zuhaitzek “FutbolisTOK” aurkeztu zuen, futbolari garaiko anekdotarik berezienak zein arraroenak azalduz. Futbolari ohiaren biluzketa honetan ez zen publikorik falta eta honen babesa eta eskakizuna ikusita, bigarren emanaldi bat eskeini zen hilabete ... [ Irakurri gehiago ]

2020-10-05T12:43:43+02:002020(e)ko urriaren 5a |Albisteak|

Baserri Antzokiko Eszenara: amaiera

Abuztuaren 21ean eta 28an Baserri Antzokiko Eszenara jaialdiko azken partea eskeini genuen. 21ean Taberna Ibiltaria eta Lainomendi Dantza Taldearen esku, eta 28an Ander, Beñat eta Aritz izan ziren protagonistak. Lehenak, dantzak eta euskal kantak nahastu zituzten folklorez beteriko arratsalde eguzkitsuan. Bigarrenak, eta egun euritsua izan arren, bertsoak tartekatuz erromeri kantaz eta rockaz nahasturiko saioa eskeini ... [ Irakurri gehiago ]

2020-10-05T12:34:29+02:002020(e)ko urriaren 5a |Albisteak|

ILUNTZE SOINUAK 2020

Koronabirusak kulturan izan duen eraginak mugiduta “Iluntze Soinuak” kontzertuen jaialdiari ekin genion uztaileko 3 barikutan: 10ean, 17an eta 24an. Txorierriko eta Gernikako taldeak giroa alaitzen aritu ziren Baserri Antzokiko terrazan, udan Baserri Antzokia musikagintzarako zein musika entzuteko topagune bihurtuz. “Bitxuin” eta “Belatz” Gernikatik eta “Riki, Zubi eta Urko” Txorierritik izan ziren gure gorputzak martxan jarri ... [ Irakurri gehiago ]

2020-10-05T12:18:18+02:002020(e)ko urriaren 5a |Albisteak|

Baserri Antzokiko Eszenara: bigarren ekitaldia

Txorierriko 3 kultur talde elkartu ziren aurreko barikuan. Larrabetzuko Gaztelumendi Abesbatzak ireki zeuen ekitaldia. Euren ostean Bertokok eta Hiru Bat Dantza Taldeak alkarregaz prestatutakoa aurkeztu zeurien, Baserri Antzokia dantza plaza paregabea bihurtuz.  

2020-03-06T11:58:37+01:002020(e)ko martxoaren 6a |Albisteak|

Baserri Antzokiko Eszenara: Txorierriko elkarteak gurean

Zoragarria pasa den barikuan bizi izandakoa Baserri Antzokian. Larrabetzuko Musika Eskolak, Derioko Iparralde Abesbatzak eta Derioko Lainomendi dantza taldeak elkarlanean prestatutako ekitaldiaz gozatzeko eta parte hartzeko aukera izan genuen gure “Baserri Antzokiko Eszenara”-ko lehenengo jaialdian.

2020-02-05T13:29:10+01:002020(e)ko otsailaren 5a |Albisteak|

Bazkide Afaria: elkartasunean arrakasta

Urtarrilaren 17an urtero ospatzen dugun Baserri Antzokiko bazkideen afarian elkartasuna izan zen nagusi. "Baserri Antzokiko Eszenara" jaialdiko parte-hartzaileen lana eskertu eta afariaz gozatu ondoren, Taberna Ibiltaria taldearekin kantuan ibili ginen. Mila esker hurbildu zineten guztioi.

2020-01-30T11:32:35+01:002020(e)ko urtarrilaren 30a |Albisteak|

Antolakuntza: Asuako gazteak

Gau arrakastatsua izan zen azaroak 16an Asuako gazteek antolatu zutena Baserri Antzokian. Ibaik, Enarek, Inaziok ta Maddalenek bertso artean girotu zuten afalostea ikuslegoa partaide eginda eta Dj Munzak emon zion jarraipena festari. Ziurtasunez esan dezakegu inork ez zuela jaia amaitzeko gogorik izan, ezta dantza egiteari uzteko ere.    

2019-12-16T20:40:04+01:002019(e)ko abenduaren 16a |Albisteak|

Brutality Sound System-ek Baserri Antzokia du topaleku

Plazer bat da musika taldearen ibilbidean, askotan izatea euren eta jarraitzaileen topaleku. Bai irailean eta bai azaroan jendeak gozatzea eta errepikatzeko gogoz joatea lortu zuten, hasi ziren egunean modu berdinean. Laster arte, beraz, Brutality Sound System!

2019-12-12T12:57:09+01:002019(e)ko abenduaren 12a |Albisteak|