Bizi garen egoera honetan inoiz baino beharrezkoagoa dugu barre egitea. Eta gu barre algaratan murgiltzeko izan genuen Zuhaitz Gurrutxaga gurean. Irailaren 4an eskeinitako bakarrizketan Zuhaitzek “FutbolisTOK” aurkeztu zuen, futbolari garaiko anekdotarik berezienak zein arraroenak azalduz. Futbolari ohiaren biluzketa honetan ez zen publikorik falta eta honen babesa eta eskakizuna ikusita, bigarren emanaldi bat eskeini zen hilabete beranduago, urriaren 4an.