• Derrigorrez egon behar du bazkideak Txokoan bertan, erabiltzen den artean. Bazkideak ekarriko du produktua eta sukalde partekatuan ondu dezake.
  • Txokoa kuadrilla batek baino gehiagok une berean erabiltzeko diseinatuta dago. 58 bazkalkiderentzako aforoa dauka. Espazioa altuera ertaineko manparekin muga daiteke, horien bidez gune berezituak sortuz. Gainera, modu bat baino gehiago dago gunea zatikatzeko, zenbat talde hainbat gune sortuz.
  • Ordutegiak: eguerdietan: 10:00etatik 18:00etara. Arratsaldez: 19:00etatik 22:00etara (igandetik ostegunera) eta 19:00etatik 24:00etara (ostiral eta larunbatetan).
  • Bazkideentzat, txokoa erabiltzeko kuota pertsonako 5€koa da eguerdiko edo arratsaldeko erreserba egiteko, eta kuadrillako gutxienekoa 60€koa da. Eguerdi eta arratsaldeko ordutegi jarraikoan, pertsonako 8,50€koa da kuota; eta kuadrillako gutxienekoa, 95€ Bigarren kasu honetan, beharko balitz, bazkideak ontzi-garbigailua erabil dezake, behin erabilitako tresneria garbirik edukitzeko, eta amaierako garbiketa ordainduko da.
  • Bazkide ez direnentzat txokoa erabiltzeko kuota pertsonako 8,50€koa da eguerdiko edo arratsaldeko erreserba egiteko, eta kuadrillako gutxienekoa 95€koa da. Eguerdi eta arratsaldeko ordutegi jarraikoan, pertsonako 15,00€koa da kuota; eta kuadrillako gutxienekoa, 160€ Bigarren kasu honetan, beharko balitz, bazkideak ontzi-garbigailua erabil dezake, behin erabilitako tresneria garbirik edukitzeko, eta amaierako garbiketa ordainduko da.
  • Lehentasuneko bazkideek (lehentasuneko bazkideek eta inbertsoreek) hilero erabilera hobaritu bat daukate eta, beraz, garbiketarako kuota bakarrik ordainduko dute.
  • Euskara Elkarteek urtero lau erabilera hobaritu dauzkate eta, beraz, garbiketarako kuota bakarrik ordainduko dute.
  • Txokoaren garbiketarako kuota, bazkideentzat, pertsonako 3€koa da eguerdiko eta arratsaldeko erreserbetan, eta kuadrillako gutxienekoa 40€koa da. Eguerdi eta arratsaldeko ordutegi jarraikoan, pertsonako 5€koa da; eta kuadrillako gutxienekoa, 60€.
  • Txokoaren garbiketarako kuota, bazkide ez direnentzat, pertsonako 5€koa da eguerdiko eta arratsaldeko erreserbetan, eta kuadrillako gutxienekoa 65€koa da. Eguerdi eta arratsaldeko ordutegi jarraikoan, pertsonako 8,50€koa da; eta kuadrillako gutxienekoa, 100€.
  • Erabilera kuotaren barruan sartzen da: azpiegitura, mantenua eta energia-kontsumoa. Lokalaren eta tresneriaren garbiketa Fundazioari kontratatu behar zaio aurreko puntuan zehaztutako baldintzetan.
  • Erreserbak ezeztatzeak pertsonako €1,00eko kostua dauka, data baino 5 egun lehenago egiten bada. Horren ostean baliogabetuz gero, osorik ordaindu beharko da kuota.
  • Informatu egin behar da, birjartzeko, eta ordaindu kostaprezioan ezustean apurtua, beirategia eta portzelana: 1,50€ beirazko piezako eta 3,00€ portzelanazko piezako.
  • Garbiketa kontratatu egiten da eta bazkideak Txokoa jasota eta erratzarekin garbituta utzi beharko du, altzariak erabilgarri direla, sukaldeko tresneria lohia janari hondakinik barik, eta garbiketa-kubetetan pilatuta; sukaldeko tresneria zikina, berriz, harritik hurbil eta barruan ura duela, eta bainu-gelak txukunduta. Beirategia ontzi-garbigailuan ipinita, eta beira-ontziak eta zabor poltsak kanpoko zakarrontzietan sartuta. Halandaze, bazkideek Txokoaren erabileraren ondoren, instalazioak egoerarik egokienean utzi beharko dituzte hurrengo txandakoek erabil ditzaten.
  • Ezin elkartuko dira kuadrilla bakoitzeko sukaldari bi baino gehiago Txokoko sukalde barruan.