Maiatza hilabete ederra izan da Baserri Antzokian. Izan ere, martxan jarri dira Bilboko Azkena aretoaren esku antolaturiko kontzertuak.

Apirileko restrikzioek antolatzeko eragindako arazoak gainditu ostean aurrera egin dugu. Geurean izan ditugu El Pacto Rock Band, Fran Mariscal eta Ferran Exceso, Pardo Bross, Modus Operandi eta The Soul Jacket. Kontzertuak ekainean eta udan luzatuko dira, hainbat talde zuengana hurbilduz.