Koronabirusak kulturan izan duen eraginak mugiduta “Iluntze Soinuak” kontzertuen jaialdiari ekin genion uztaileko 3 barikutan: 10ean, 17an eta 24an. Txorierriko eta Gernikako taldeak giroa alaitzen aritu ziren Baserri Antzokiko terrazan, udan Baserri Antzokia musikagintzarako zein musika entzuteko topagune bihurtuz. “Bitxuin” eta “Belatz” Gernikatik eta “Riki, Zubi eta Urko” Txorierritik izan ziren gure gorputzak martxan jarri zituztenak, aulki baten jesarrita izan bazen ere.