BASERRI ANTZOKIKO BAZKIDEEN URTEROKO AFARIA ARRAKASTATSUA IZAN ZEN
Beste urte betez urtarrilaren 25ean ospatu genuen Baserri Antzokiko bazkideen urteroko afaria. Aurten 100 pertsona baino gehiago elkartu ginen mahai inguruan familiako giroa sortuz. "Taberna ibiltara" musika taldeak alaitu zuen afalondoa, bere abestiez gonbidatu guztiak kantuan jarriz. Eskerrik asko etorri zineten guztioi, datorren urtean errepikatuko dugu!