Aurreko apirilren 12an Oihana Bartra, Etxahun Lekue eta Igor Elortza bertsolariak eta Iratxe Ibarra, gai-jartzailea, izan ziren gurean.
21. korrikaz mintzatu ziren, baita ekintza euskaldunaren inguruan oraindik gertatzen jarraitzen duten egoerei buruz hausnartu ere.
Bertsolaritzak hain berezi eta bereizia egiten du gure kultura, esker onez joaten garela halako topaketetatik.
BIHOTZ-BIHOTZEZ, ESKERRIK ASKO.
Gogoratu ditzagun momentu hauek grabatu ziren bideoei esker. Egin klik hementxe:
https://bertsoa.eus/saioak/2019-04-12-derio