Korrika Kulturala aurkeztu da Baserri Antzokian

Asier Amondo eta Aitziber Balantzategi AEK/KORRIKAko ordezkariek aurkeztu zuten atzo 22. edizioko Korrika Kulturala Derioko Baserri Antzokian, hainbat artistek lagunduta. Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala proposatzen du, eta aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphora ikuskizuna (Loraldia Festibalarekin elkarlanean eskainia) eta eRRe eta Antigone antzezlanak. Berrikuntzen artean, bestalde, nabarmentzekoena Kulturalaren “Menua”-n datza; hau da, ... [ Leer más ]