- Euskara eta euskal kultura sustatzea, aisialdia eta kulturarekin zerikusia duten ekintzak antolatuz.
- Eskualdeko enpresa eta enpresetako langileei zerbitzuak eskaintzea.
- Elkargunea sortzea haraneko eta inguruko biztanle eta bisitarientzat, Baserri Antzokian kultur zein kirol ekitaldiak antolatuz eta pertsonen arteko harreman sozialak sendotuz.
- Ostalaritzako eta euskal kulturaren eta kirolen ebentoen kudeaketarako enpresa errentagarria sortzea. Helburu hau betetzeko kalitatezko eta bertoko porduktuek izango dute lehentasuna.
- Irabazi ekonomikoak kudeatu hurrengo moduan: proiektuaren kostuak eta ondoriozko zorrak kitatuz joan, enpresaren mantentze eta funtzionamendu gastuei aurre egin eta gainerako irabaziak kultur eta kirol ekitaldietan berrinbertituko dira.
- Euskal kulturako eta giro euskalduneko aisialdirako Txorierri eta inguruko erreferentziazko topalekua izatea.