Baserri Antzokia proiektua irabazi- asmorik gabekoa da, eta Baserri Antzokia Fundazioa eratu da, zeren fundazio formulak gizarte osoaren integrazioa zilegitzen baitu: gizabanakoak, elkarteak, komertzioak, enpresak eta erakundeak. Era horretara, bete egingo dira Baserri Antzokiaren eta gizartearen arteko kidetze nahiz sinbiosi asmoak.

FUNDAZIOA SORTZEKO ARRAZOIAK

“Fundazio” formula hobetsi zen hurrengo arrazoiengatik:

  • Euskara eta euskal kultura bultzatzea eta sustatzea den helburu bakarra ezin aldatu ahal izateko.
  • Sortze, parte hartze eta kudeatze-egitura zabala eta plurala lortzeko. Fundazioak erraztu egiten du helburu komun batekin pertsonak, elkarteak, enpresak eta administrazioak denak batera lan egin dezaten.
  • Arestian aipatutako estamentuen arteko kooperazio eta elkarlana ahalbidetu egiten duelako.
  • Euskaltzaleen lana. administrazioak euskalduntzeko dituen ekimenak eta planak eta euskara elkarteek dituztenak osagarri izan daitezen ahalbidetzen duelako.
  • Gaur egungo erronka berriei erantzun ahal izateko lan-egitura modernoa eta eraginkorra delako. Era berean, aipatutako estamentu guztiak erakartzeko eta euren parte hartzea lortzeko moduko egitura delako.

Azkenik, jarritako helburuak betetzeko, indarrak batzeko, inbertitutako kapitala errentagarri bihurtzeko eta, era berean, zabaltasuna, pluraltasuna eta gardentasuna bermatzeko  lege-formatu egokiena delako.

PATRONATUA

Patronatua, gutxienez 3kidez eta gehienez 9 kidez dago osatuta. Gaur egungo osaketa hurrengoa da:

  • Totoanek proposatutakoak: 2 kide
  • Sortzaileak eta biziartekoak: 3 kide.
  • Zabalik uzten da enpresek eta erakunde publikoek patronatuan parte hartzeko aukera, eta hala badagokie, bina kide izendatu ahal izango dute.
  • Gainera, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea Fundazioaren Ohorezko kidea da.

KONTAKTUA

Web formularioa

info@baserriantzokia.eus

634 401 580
Ordutegi honetan:
Ast. - Ost. 10:00 - 14:00

FUNDAZIOA