Aurten San Martin jaia ospatuko dugu Baserri Antzokian. Eguerdian, tradizioa denez, Txarriboda ederra prestatu dugu.
Porrusalda saiheskiekin, odolostea, giharra piperrekin eta arrozesnea 25€ren truke. Nahi duenak erreserba egin dezake 944 06 36 02 telefonoan.
Arratsalderako kontzertu bi izango ditugu 21:00etatik aurrera Aramu eta Presvicious, hain zuzen ere.
Sarrera doan izango da, beraz, berton itxaroten zaituztegu!