EMAITZA proiektua Baserri Antzokian

Home>Portada-Alboan, Portadan>EMAITZA proiektua Baserri Antzokian
Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

EMAITZA. PROIEKTU GASTRONOMIKOA, FEMINISTA ETA ERALDATZAILEA

EMAITZA, egoera zaurgarrian dauden emakumeen bizi egoerak hobetzeko soldatapeko laneratzea oinarrian duen proiektu gastronomikoa da. Horrez gain, jasangarritasunaren, kontsumo arduratsuaren eta elikagaien probetxamenduaren garrantziaz herritarrak kontzientziatzea du helburu. Errotik Kooperatibako kideen laguntza feminista profesionalarekin, egoera zaurgarrian dauden emakume horiek (zaurgarritasuna gizarte baten botere estrukturagatik pertsona bati ezarritako baldintza gisa ulertuz) EMAITZAn formakuntza eta lana izango dute, eta kolektiboki eta indibidualki ahalduntzeko espazioa ere bai, Bizkaiko beste jatetxe eta proiektu gastronomikoekin batera.