- Baserri Antzokia Derioko lehengo seminarioaren atzean eraiki da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
- Baserri itxurako eraikin jasangarria da, hainbat gune eta azpiegitura dituena: eszenatokia, taberna, jatetxea, txokoak, batzar gelak eta astialdirako kanpoko gunea.
- Bertan, kulturako nahiz aisialdiko ekintzak egingo dira, gizarteari nahiz enpresei zerbitzuak emanez.
- Eraikinean, euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten ekintza guztiek edukiko dute lekua.
- Baserri Antzokia eraikirik, aisialdirako eta kulturarako azpiegitura sendoz hornitu dugu Txorierriko harana.
- Lehenengo sektorearen eta teknologiaren erakusleihoa ere bada.