Txorierriko eta inguruko herritarrei
Txorierriko herri eta herritar guztien kultur eta aisialdi harremanetarako elkargune bokazioarekin jaio denez gero, txorierritar guztiei zuzenduta egongo da. Ildo horretatik, arreta berezia jarriko da Txorierriko eta inguruko gazteentzako giro euskalduneko topaleku bihur dadin.
Txorierriko merkatariei
Bertoko merkataritza bultzatuko duelako, bertan kultura eta aisia sustatzean bezeroak eta turistak erakarri egingo ditu eta, era berean, gaur egun Txorierritik kanpo doazen txorierritarrek bertan gelditzeko aukera gehiago izango dute.
Txorierriko enpresei eta langileei
Txorierriko enpresen teknologia ere publikoari erakutsiko zaie.
Inguruan duen enpresa munduarentzat ere, kultur eskaintza zabala emateko asmoa du. Eskaintza hori ahalik eta egokien izan dadin zenbait enpresekin batera akordioak eta elkarlanean oinarritutako ekitaldiak antolatuko dira.
Era beran, enpresek hainbat gune edukiko dituzte (bilera gelak, txokoak, jantokiak, agertokia, …) behar dituzten ebentoak antolatzeko.
Gure eskualdean enpresa sektorea oso indartsua denez gero -2.000 enpresa inguru-, euren arteko harremanak bultzatu egingo dira, ekoizten eta eskaintzen dituzten produktuak inguruko enpresei erakutsiz. Horregatik hain zuzen ere aukeratu da Bizkaiko Parke Teknologikoa gure Baserri Antzokia eraikitzeko kokagunetzat.
Txorierriko lehenengo sektoreari
Honela bada, txakolina, ortuariak, abereak… publikoari agerraraziko zaio, euren produktuen salmenta sustatuz.
Elkarteei ere zuzenduta egongo da
Horretarako lankidetzak egin dira, eta kirol guneak, bilera gelak eta txokoak eskaintzen zaizkie.
Turistei
Baserri Antzokiak bisitariei zein turistei gure kultura bere zentzurik zabalenean erakutsi egingo die, betiere gastronomiarekin batera. Izan ere, bazkariak zein afariak harri jasotzaileekin, aizkolariekin, trikitiarekin edota txalapartarekin lagunduta eskainiko zaizkie.