ATARIA
- Kafe Antzokiak kultura eta aisialdirako guneak dira, hiri, herri eta eskualde askotan aspaldidanik abian daudenak. Gurea, ostera, berezia da: kafea baino baserria da-eta.
- Baserri Antzokia pentsaera irekiko egitasmo bateratzailea da. Bertan, gizarteari zerbitzuak emateko eta pertsonen arteko harreman sozialak sendotzeko, kultura eta kirol ekitaldiak antolatzen dira.
- Txorierriko “BASERRI ANTZOKIA” kultur eta enpresa proiektua gura du izan, euskara eta euskal kultura eskualdeko herri guztietan (Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Sondika eta Loiun) eta inguruan bultzatzeko asmoz. Baserri Antzokia Fundazioaren iniziatiba bada ere, Txorierriko eta inguruko euskaltzale guztiei luzatu zaie proiektuan parte hartzeko gonbitea, denon indarrarekin askoz ere aberatsagoa eta eraginkorragoa izango delakoan.
- Proiektuak da, Derioko lurretan, Bizkaiko Teknologi Parkearen barruan, taberna-jatetxe-antzoki tankerako azpiegitura zabala, bertan kultur eta enpresa ekintzak burutu ahal izateko.
- Txorierriko herrien artean, Derio aukeratu da proiektua aurrera eramateko baldintzarik egokienak eskaintzen dituen udalerria delako eta Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatuta egoteak berebiziko garrantzia duelako. Hala ere, Txorierriko herri eta herritar guztien kultur eta aisialdi harremanetarako elkargune bokazioarekin jaio da.
BASERRIAREN ORIENTAZIOA
- Bere etxaurrea Txorierriko eta inguruko euskaltzaleei begira badago ere, gura duenak parte hartu ahal du proiektu honetan. Horretarako, zabaldu dira bideak partaidetzan, kudeaketan, sostengu ekonomikoan, funtzionamenduan…
- Bere xedeetariko bat ahalik eta jende gehien proiektuaren partaide egitea da, batez ere bere garabidean.
- Ideologia politikorik gabea da, euskalduntasuna (euskara eta euskal kultura) ardatz bakarra izanik.