Inguruaz arduratzen gara Baserri Antzokian, eta horregatik, jai berezia prestatzen gabiltza urriaren 21erako eta 22rako. Zapatu goizean bertoko produktuen azoka txikia izango dugu, eta horren baitan perretxiko erakusketa eta janari-postuak; besteak beste, taloa eta txakolina. Era berean, bertoko dantza-taldeek dantza-agerraldi ederra egingo dute, eta zenbait tailer izango dira umeentzat. Gainera, egun osoan euskal musikaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera ezin hobea izango duzue, eta arratsaldean ere zuzeneko musika disfrutatu ahalko duzue!
Domeka, bestalde, Gela Pedagogikoaren eskutik hasiko dugu, egun horretarako bizikleta-ibilaldia prestatu da eta; hori amaitutakoan zozketa bereziak egongo dira gerturatzen zaretenentzat.
Apuntatu data egutegian eta ez galdu asteburuaz disfrutatzeko aukera ezin hobea.